Liburuaren eguna
Apirilaren 23an liburuaren eguna izan dela eta, Batxiler 1eko Literaturako ikasleak eta DBH 3ko Adierazpen artistikoko ikasle batzuk, proiektu txiki bat eraman dute aurrera elkarrekin.
Idazle Palestinarrak izan dira Liburu egunean omendu nahi izan direnak eta hauek ezagutaraztea helburua. Hori horrela, hainbat idazleren irudiak eta informazioa jarri dira Koldo Jauregi Plazan; Rula Jabreal, Mahmud Darwish, Susan Abulhawa, Dima Khatib eta Izzat Ghazzawi.
Bestalde, Lehen hezkuntzako1 eta 2.mailakoek ipuin kontaketa bereziak izan zituzten. Ipuinak askotan irakurtzen baditugu ere, egun honetan zerbait berezia egin asmoz kontaketa ezberdinak antolatu ziren.
Horretarako, aurreko egunetan, irakasleek asteartean kontatuko zituzten ipuin ezberdinak aurkeztu zizkieten ikasleei. Ondoren, beraiek zein ipuin entzun nahi zuten erabaki behar izan zuten. Hauek izan ziren ipuin kontaketak:
- Hiltzaileak
- Mustroak ohera!
- Is it a butterfly?
- Malacatú!
- Shhh! Plan bat daukagu
- Barraskiloa eta balea
- Irakur iezadazu ipuin bat!
- Kattagorri kaskagorrak.
- Fire
Munstro, kattagorri, hiltzaile eta barraskiloen artean primeran pasa zuten ikasle zein irakasleek. Bat, bi eta hiru, albiste hau bukatu zaigu!