Eraldaketa pedagogikoari buruz
Laskorain Ikastolan, eraldaketa pedagogikoaren prozesutik eratorritako hezkuntza eredu berria martxan dugu jada, aurten lehenengoz, DBH 1 mailan. Datorren ikasturtean, DBH 1en, DBH 2n eta LH 5en gelaratuko dugu ilusioz, mimoz eta arduraz ondutako eredu hori.
Hezkuntza-sistemak aldaketa behar duela sinesten dugu eta hezkuntzaren paradigma aldatzeko behar horrek bultzatu gintuen, Reimagine Education aholkularitza-zerbitzuaren gidaritzapean, gelaratzen ari ginen eredua errotik aldatzera.
Eraldaketa biziko duten protagonisten familiekin egindako lehen saio honetan, hain zuzen, Reimagineko Jonquera eta Amparo izan ditugu gure artean. Azalpenez gainera, hainbat galderari eta zalantzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izan dugu saiora gerturatu garen profesionalok eta 130 familiok, guztiok elkarrekin.
Orain urte batzuk ametsa zen, baina, gaur egun, jada, gelaratutako errealitatea bilakatu den eraldaketa hau Laskorain Ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztion arteko elkarlanari esker soilik da posible. Bidea elkarrekin egingo dugu!