Janari eta material bilketa

Urtero bezala, hemen dugu ikastolan janari bilketa  egiteko proposamena, “Tolosaldea Sahararekin” elkartearekin gauzatzen dugun elkarlanaren testuinguruan. 

Ondorengo hauek dira aurtengoan bilduko ditugunak:

  • Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.

  • Haurrentzako eta helduentzako pixa-oihalak.

  • Konpresak

  • Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...

Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra, Sakramentinoetako eta Usabalgo ohiko lekuetan jarriko dira guneak ikasleek dakartena pilatzeko.

Ea aurten ere aurreko urteetan bezain eskuzabal jokatzen dugun!!

Eskerrik asko guztioi.

Fitxategia: