Muttertum erakusketan
E3k (Euskal Emakume Eskultoreak), Aranburu Jauregian, proposatutako eskultura erakusketan izan ziren, ostegunean, DBH 3ko Adierazpen artistikoko ikasleak.
Erakusketak, genero-indarkeriari aurre egiteaz gain, erabat maskulinizatua den munduan, emakume eskultoreen ikusgarritasuna eta ahalduntzea bilatzen du.
Bisita gidatua, txistu eta bi ahotsetara irakurritako poemekin lagunduta izan zen.