Eleanitz Proiektua
HIZTUN ELEANITZAK HEZTEN
Euskaratik abiatuta, hiztun eleanitzak hezteko helburuz, Laskorain ikastolak bere egin zuen ELEANITZ proiektua 1991/92 ikasturtean.
Egitasmo honen xede nagusiak anitzak dira. Besteak beste, hizkuntzak menderatzea Europan integratzeko eta bizitzeko beharrezkoa izanik, euskara eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntzen ezagutza eta erabilera erdiestea eta eleaniztun izateak dituen abantailez baliatzea: komunikaziorako gaitasuna handitzeko, hizkuntzak erraztasunez ikasteko, pentsaera kreatiboagoa bultzatzeko eta, ondorioz, pertsona adimenez malguak hezteko.
Hori guztia lortzeko murgiltze goiztiarra izanik biderik aproposena, gure ikasleak 4 urterekin hasten dira ingelesa lantzen, eta 12 urtetik aurrera frantsesarekin aritzeko aukera ere badute. Hasiera batean jolas, abesti eta ipuinen bidez egiten da, eta pixkanaka-pixkanaka, elkarren arteko komunikazio arrunta ingelesez edo frantsesez izateaz gain, eskola gaiak jorratzeko erabiltzera ere iristen da, ingelesaren kasuan, behintzat. Hau da, ingelesa beste arlo batzuk ikasteko hizkuntza bilakatzen da, horien artean: GIZARTE, IKT, MUNDU GARAIKIDEKO LITERATURA eta MUNDU GARAIKIDERAKO ZIENTZIAK ikasarloak.
ADINA | INGELESA/INGELESEZ | FRANTSESA |
---|---|---|
4-6 | Ready for a story | |
6-8 | The Adventures of Hocus and Locus | |
8-10 | Story Projects | |
10-12 | English EKI | |
12-14 | Gateway 2nd edition | en Spirale |
14-16 |
|
en Spirale |
16-18 |
|
Material propioa |
Atzerriko bi hizkuntza horiek indartzeko eta eleanitz proiektuaren helburuetara iristeko eskola trukeak ere baditugu: frantsesa ikasten duten ikasleen kasuan, urteak dira Bretainiako eskola batekin egiten dugula eta ingelesaren kasuan, berriz, Flandriako ikastetxe batekin. Erasmus proiektuetan ere parte hartzen dugu.
ETWINNING PROIEKTUAK
DBH 4. Mailako “IKTak ingelesez” ikasgaia hautatu duten ikasleek eTwinning proiektuetan parte hartzen dute. eTwinning Erasmus+ programaren atala da, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolerako duen programaren atala. Bere helburua eTwinning-en parte hartzen duten herrietako irakasle-ikasleen arteko ideia trukea eta lankidetza sustatzea da eta IKTen bidez harremanak erraztea.
Hemen dituzue adibide batzuk:
-
“Similar or different cultures? Let’s find out” Turkiako Kayı Okulları ikastetxearekin elkarlanean. Gazteek dituzten zaletasun kulturalen inguruko informazioa trukatu dute.
-
“Teens Time”, Europako sei ikastetxerekin batera gazteek gazteentzat idatzitako aldizkari digital batean eging dute lan. Hauek dira ikastetxeak:
-
Slovakiako Gymnázium.
-
Toledoko IES Enrique de Arfe.
-
Italiako IISS S. Pertini - L. Montini - V. Cuoco
-
Lithuaniako Alytaus Adolfo Ramanausko-Vanago gimnazija
-
Turkiako Namik Kemal Li̇sesi̇
-
Turkiako Bursa Zeki Müren Güzel Sanatlar Lisesi
-
-
“Mapping Treasures”, Turkia, Mazedonia, Italia eta Errumaniako lau ikastetxerekin elkarlanean aritu ziren kulturalki interesgarriak diren lekuak identifikatu, deskribatu, eta mapa interaktibo erraldoi batean erakusgai jartzeko
-
“Culture Hunters": Tunisiako, Greziako eta Finlandiako zenbait ikastetxerekin trivia jolas bat sortu dute, 200 galdera inguru ditu, eta aldizkari kultural bat argitaratu dute. Elkar ezagutzeko bideoak egin zituzten lehenengo, ondoren ikasleek hainbat mezu idatzi dizkiote elkarri Twinspace erabiliz, logo egokiena aukeratu dute denen artean... eta bukatzeko, aldizkari hau argiraratu dute.