Atzerrian ingeleseko eta frantseseko ikastaroak
Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu Erresuma Batuan, Irlandan eta Frantzian ingelesa edo frantsesa 2 ikasteko udako egonaldiak (deialdia eta informazio guztia hemen). DBH 3tik hasi eta Batx 2 bitarteko ikasle guztiek eska dezakezue beka hori eta, horretarako, ondoko informazio hau kontuan hartu behar duzue:
- Lehenik eta behin, baldintza batzuk bete behar dituzue:
- Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (INGELESA, FRANTSESA EDO BIAK ESKA DAITEZKE), eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
Adibidea
Ingelesa/Frantsesa 7 + kurtsoko batez bestekoa 9 = 16. Beka eska dezakezu.
Ingelesa/Frantsesa 8 + kurtsoko batez bestekoa 8 = 16. Beka eska dezakezu.
Ingelesa/Frantsesa 7 + kurtsoko batez bestekoa 8 = 15. Ezin duzu eskatu.
Ingelesa/Frantsesa 8 + kurtsoko batez bestekoa 7 = 15. Ezin duzu eskatu.
- Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan..
Ingelesaren kasuan ez duzue arazorik izango, izan ere, DBH 1. mailatik hona ingelesa egin duzue ikasturtero. Frantseseko ikasleek, aldiz, kontuan hartu behar duzue aurreko bi ikasturteetan frantsesa egin behar izan duzuela ikastetxean.
- Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
- 2024an, gehienez, 19 urte betetzea.
- Beka jaso arren, zati bat ordaindu behar izaten da.
Kopuru hori desberdina da aurreko ikasturtean ikasketetarako laguntza-beka jaso zutenentzat eta jaso ez zutenentzat.
- Eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean eskolatzeko ikasketetarako laguntza jaso duten ikasleek 140 € ordaindu beharko dituzte, beka jasoz gero.
- Eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean eskolatzeko ikasketetarako laguntza jaso EZ duten ikasleek 560 € ordaindu beharko dituzte, beka jasoz gero.
- Eskabidea zuek egin behar duzue, Internet bidez.
18 urte badituzu, zuk zeuk egin beharko duzu eskaera. Adinez txikia bazara, aldiz, gurasoek edo legezko tutoreek egin behar dute eskaera zure izenean. Bi modu daude:
- Ziurtagiri digitala erabiltzeko moduan baldin baduzue (NAN elektronikoa, Izenpe txartela edo BakQ), eskaera egin eta zuzenean tramitatuko du sistemak, besterik gabe. EPEMUGA: AZAROAK 23
- Ziurtagiri digitala ez baduzue, eskaera bukatutakoan sistemak emango dizun dokumentua inprimatu beharko duzu eta idazkaritzara eraman SINATUTA, NANaren fotokopiarekin batera. EPEMUGA: AZAROAK 22.
PROZESUA
1.- Webgune honetan sartu behar duzu eta saioa hasi. Ziurtagiri digitala baldin baduzu, eskuineko menua erabili beharko duzu eta, horrela, eskabidea zuzenean tramitatuko du sistemak. Ziurtagiri digitala ez baduzu, ezkerreko menua erabili beharko duzu. Erregistratuta bazaude, saioa hasi behar duzu eta, bestela, ERREGISTRATU botoiari eman behar diozu prozesua bukatutakoan, saioa hasi behar duzu. Hemen duzu laguntza-gida.
2.- Saioa hasi ondoren, ikaslearen datuen gainean klikatu behar duzu eta “Aukeratutako ikaslearentzat eskaera hasi” botoiari eman behar diozu.
3.- Prozesua jarraitu behar duzu . Bertan laguntza botoia izango duzu.
4.- Bukatutakoan:
- Ziurtagiri digitalarekin saioa hasi baduzu, “Eskabidea inprimakia bukatu” botoia sakatu eta kitto.
- Ez baduzu ziurtagiri digital bidez saioa hasi, “eskakizuna inprimatu” sakatu, dokumentua inprimatu, eta idazkaritzara eraman behar duzu SINATUTA, NANaren fotokopiarekin batera. Azken eguna: AZAROAK 22.
Zalantzarik baldin baduzue, deitu idazkaritzara edo galdetu ingeleseko edo frantseseko irakasleari.