Azaroaren 4ko manifestaziorako
Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
Horregatik, Laskorain Ikastolako langileek bat egin dute Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean egingo den manifestazioarekin.
Galtzaundi Euskara Taldeak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik manifestaziora joateko. Autobusean joateko izena online (beheko estekan sakatuz) eta Tolosaldeko hainbat herritan presentzialki (taberna, saltoki eta elkarteetan) eman daiteke. Autobusek geldialdiak egin dituzte Alegian, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Elduainen, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Lizartzan, Orexan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen. Autobusak 14:45 eta 15:00 artean irtengo dira eta manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da) bueltatuko dira.
Prezioa: 10 euro (egunean bertan autobusean ordainduko da).
Joaneko ordutegia: 14:45-15:00 bitartean (herriaren arabera).
Bueltako ordutegia: manifestazioa amaitutakoan (ekitaldia 19:30etan amaitzea aurreikusten da).