Errigora
ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpanatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazaten ditugu Euskal Eerriko etxe eta despentsatara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produktuak. Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana sustatzea helburu beti ere.
Eta ikastola, eskola eta lantegietako jantokietara ere arroza, olioa, piperrak etabar sukalderatuz sustatuko bagenitu 3 helburu horiek? Horra aspaldian mahairatutako galdera, eta hona erantzuna: 7 ekoizle eta 20 jantoki elkarlanean.
Izan ere urtean behingo kanpainez gain, jantokien dinamika iraunkorrean sartu ezkero Ager eremuko produktuak:
- Harreman iraunkor eta egituratuak sortzen ari gara euskal lurraldeen artean
- Bertako produkutuen ekoizpena sustatzen ari gara modu planifkatuan
- Euskara sustatzen ari gara ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan (Errigora Balioak berme ziurtagiria dute jantokietarako produktu guztiek)
- Eta taldean arituz bai ekoizleen aldean eta bai jantokien aldean eta denak aldi berean auzolana elikatzen eta asmatzen ari gara
Errigoraren estiloan, txikitik handira eta modu praktikoan, Cascante eta Bilbo edo San Adrian eta Amaiur edo Arroitz eta Beasain lotzen dituzten hariak sortzeko sukalde lanetan aritu ondoren, irailetik aurrera, esan bezala, 20 jantokiko ehundaka plateretan izango dira Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak.
EKOIZLEAK
Errigoraren baitan aritzen diren ekoizleetatik 7k parte hartzen dugu elkarlan honetan, jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginik. Euskal Herrian, Ager eremuko baratzetan soilik diren produktuak eta jantokien beharren neurriko kantitateetan ekoiztutako produktuak zaku, latoi eta bidoietan prestatu ditugu. Errigora Balioak berme ziurtagiria (https://www.errigora.eus/identifikatzailea) dutenak guztiak.
Taldean egiten dugu eskaintza eta gero taldean banaketa ere. Bakoitza bere aldetik ariko baginateke oso nekeza litzateke jantoketarako merkaturatzean sartu ahal izatea gure gisako ekoiztetxeak.
Jantokien eskariak ezagututa, aurrikuspenak egiteko modua dugu eta horrela adibidez, orain, datorren iraitelik hasita urte beterako aurrikuspenen araberabko ekoizpena antolatu ahal izan dugu, eta antolatzen ari gara.
EKOIZLEAK |
||
NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO KOOPERATIBA |
ABLITAS |
OLIOA |
LA CASA DEL ACEITE |
CASCANTE |
OLIOA |
ITURRI KONTSERBAK |
ARROITZ |
TOMATEA, PIPERRA |
EL ALCARAVAN |
ARGEDAS |
ARROZA, TXITXIRIOAK, DILISTAK |
MARTINELLI |
PASTA |
BERIAIN |
CONSERVAS EL ESCOLAR |
SAN ADRIAN |
ZAINZURIAK, PIPERRAK |
CONSERVAS EBRON |
SAN ADRIAN |
TOMATEA |
JANTOKIAK
Jantokietako lehengai behar iraunkorrak aseko dituzten ekoizleak aurkitzea ez da lan erraza izaten. Elkarlan honetan, aukera dugu tomatea, arroza edo olioa bezalako produktuak aldi berean biltegiratzeko, plater osasuntsu eta kalitatezkoak prestatu ahal izateko, bertatik bertara zirkulua osatuz. Eta gainera euskara eta auzolana bezalako baioak sustatuz.
Ikastola, eskola eta lantegietakoa jantoki bakoitzak bere filosofia eta kudeaketa dugu, baina beharrizan eta helburu amankomunak ere bai. Elkarlan zaporetsu eta gozagarri hau dugu lekuko.
JANTOKIAK |
||
AZKUE IKASTOLA |
LEKEITIO |
BIZKAIA |
BEKOBENTA ESKOLA |
MARKINA |
BIZKAIA |
ALLENDE ESKOLA |
GERNIKA |
BIZKAIA |
LARRABETZUKO ESKOLA |
LARRABETZU |
BIZKAIA |
BETIKO IKASTOLA |
LEIOA |
BIZKAIA |
ANDER DEUNA IKASTOLA |
SOPELA |
BIZKAIA |
ABUSU IKASTOLA |
BILBO |
BIZKAIA |
URRETXINDORRA IKASTOLA |
BILBO |
BIZKAIA |
KIRIKIÑO IKASTOLA |
BILBO |
BIZKAIA |
ALTZAGA ESKOLA |
ERANDIO |
BIZKAIA |
LASKORAIN IKASTOLA |
TOLOSA |
GIPUZKOA |
FAGOR EDERLAN LANTEGIA |
ARRASTE |
GIPUZKOA |
HERNANIKO HAUR ESKOLA |
HERNANI |
GIPUZKOA |
ANDRAMENDI IKASTOLA |
BEASAIN |
GIPUZKOA |
UZTURPE IKASTOLA |
IBARRA |
GIPUZKOA |
AMAIURKO ESKOLA |
AMAIUR |
NAFARROA |
ZUBIMUSU IKASTOLA |
VILLABONA |
GIPUZKOA |
ORERETAKO IKASTOLA |
ORERETA |
GIPUZKOA |
SUHARI ERRESTAURAZIO ENPRESA |
SENPRE ETA MAULE |
LAPURDI ETA ZUBEROA |