Senegalen aldeko
LH 6. mailako ikasleek egindako eskulan (orri markatzaileak, markoak, pultserak, kutxak, marrazkiak), pintxo eta gozokiekin azoka solidarioa egin dute areto nagusian, ikastolako gainontzeko ikasleei produktu hauek salduz.
Azoka hau ebaluazioan zehar ikasleek Euskal Herria eta Senegalen bizimoduak aztertzeko lanaren amaiera da eta horregatik azokan lortutako dirua (850,91 €) Senegalen alde lan egiten duen Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundeari ematea pentsatu dugu. I
kasleek lan asko egin dute eta emaitza ezin hobea izan da.