Lapurdikoekin
2022ko abenduan, Laskoraingo DBH 1eko ikasleek Kanbon pasa zituzten hiru egun, izan ere, badira urte batzuk Laskorain Ikastola eta Kanboko Xalbador Kolegioaren arteko trukea egiten dela.
Aberasgarria izan da, zalantzarik gabe, 12-13 urteko gaztetxo horiek bizi izan dutena: Ipar Euskal Herriko adin bereko ikasleen bizimodua, hain gertu egonik ere, zein desberdina den ikusi, lagun berriak egin, euren hizkera eta gurearen arteko aldeak ezagutu, ekintza eta jolas ugari partekatu…
Maiatzean beraiek etorriko dira Tolosara.