Argitxotik

DBH1ekoekin aritu gara Euskaraz Biziko lehen saioan. Hausnarketa, solasalditxoa, agurra eta ongi etorria! Izan ere, Argitxo ezagutu duten ikasleok Argi ezagutu dute. Argitxorekin ikasitakoa barneratu eta euskararen eragile izateko konpromisoa hartu berri dute. Jauzia rolean, egitekoan. 

Argi gaztea da, ekintzailea, xaxatzen aritzen dena. Izan daitezela gure ikasleak ere euskararen aldeko ekimenetan ekintzaile, xaxatuko dutenak; eragile, alegia. 

Euskaraz Bizi nahi dugu eta!