Denok Korrikara!
Hemen dugu Korrika!!! Datorren ostegunean, martxoaren 19an, hasiko da Korrikaren 19. edizioa. Urepelen hasiko da eta, Euskal Herri osoan zehar ibili eta gero, martxoaren 29an iritsiko da Bilbora.
Aurten, martxoaren 21ean, larunbatean, pasako da Korrika Tolosa erdialdetik. Urtero bezala, Kazkabarrak (ikastolako aisialdi taldeak) eta ikastolak kilometro bana hartu dugu, eta orain bi urteko Korrikan hartutako leku berean hartuko dugu lekukoa: Kazkabarrakoek, Berazubiko farmazia parean; ikastolak, berriz, Iurreko telefono-kabina parean.
Korrika goizeko 7:00ak aldera sartuko da Tolosan. Beraz, larunbatean, goizean goiz jaikitzea egokitzen zaigu. Fundamentuz gosaldu, arropa eta oinetako erosoak jantzi, luzaketak egin eta KORRIKARA!!! POLITA LITZATEKE IKASTOLAKOOK ELKARREKIN EGITEA KAZKABARRARI ETA IKASTOLARI DAGOZKIEN KILOMETROAK.
Ea aurtengo abestiaren bideoklipa ikusita, emozionatzen hasten zareten!!!
Horrez gain, goizeko 11etatik aurrera, euskara, azoka eta kultura saretuko dituen ekimena egingo da Tolosan, merkatua egiten den Zerkausiko azpialdean Tolosaldeko Arraun Klubak duen gunean. Ondoko bideo laburrean ikusi dezakezue egitaraua: Lapikofest-en aurkezpena, Eñaut Elorrietari elkarrizketa musikatua, Ahoz Aho jaialdiko ipuin kontalariak... Nahi izanez gero, zabaldu ingurukoen artean:https://www.youtube.com/watch?v=doSQpcih73A