Instalazioekin esperimentatzen
Bi urteko ikasleak otsailean instalazioekin esperimentatzen hasi ziren. Baina zer dira instalazioak? Ez ohikoa den materialen proposamen bat da. Egun honetan, gune bat material espezifiko batekin prestatzen da, eguneroko jolasak ez diren beste material batzuk eskainiz, era erakargarri eta estetika zainduarekin. Haurra izaten da bere jolasaren gidari.
Helburu nagusia, haurrak material interesgarri eta sinpleetatik beraien ezagutzak eraikitzea da.
Oraingo honetan, inauterien gai lantze aldera, erabili ziren materialak, konfetiak, serpentinak, maskarak eta globoak izan ziren.