Jaume Funes BATXIko ikasleekin
Jaume Funes nerabezaroan eta hauen zailtasun sozialetan espezializatutako psikologo, hezitzaile eta kazetariak hitzaldia eskaini zuen asteazkenean Tolosako batxilegoko hainbat ikaslerentzat.
Hala, Laskorain Ikastolako batxilergoko 1. mailako eta 2. mailako hainbat ikasle gerturatu eta euren hausnarketa, beldur, emozioen inguruan solasteko aukera izan zuten. Nerabezaroaz hitz egiteko aukera nerabe izanik.
Hona, bere hausnarketa gazteekin egin duen saioaren harira: “Entzutera joango naiz. Nik uste, nerabeek estimatzen dutela haiengana beste modu batera gerturatzen den jendea. Jakin dezatela entzuteko prest gaudela, bizitza nola ulertzen duten jakitea interesatzen zaigula. Eta batez ere jakin dezatela, ez dutela zertan helduon mundu ero honekin bat egin behar. Are gehiago, ahal bada mundu hori aldatzeko irrika izan behar dute, ez daitezen bihurtu ezer inporta ez zaien heldu horietako batean.”