Aitamari ontziarekin
“Zer da gertatu zaizuen kasurik zailena? Pertsona bat hil bada ontzian,...zer egiten duzue? Nola lagundu dezakegu herritarrok….? “
Gure ikasleek iaz izan zuten aukerarik boluntarioak ezagutu eta haien lana bertatik bertara ezagutzeko, baina urrats bat haratagokoa izan da gaurkoa. Haiekin zuzeneko hartu-emana izan da konexioa.
Erreskate ontzia bere horretan ezagutu eta Oscar Fernandez kapitainarekin solasean aritzeko aukera izan dugu.
Gainera, prest izan dira ikasleen galderak erantzuteko eta guztiz aberatsa izan da gure Ikastolak Aita Mariko kapitainari zein boluntarioei egindako galderak zein haien erantzunak. “Zer da gertatu zaizuen kasurik zailena? Pertsona bat hil bada ontzian,...zer egiten duzue? Nola lagundu dezakegu herritarrok….?”
2017an, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusita, itsas erreskatearen proiektua martxan jartzea erabaki zuten , Aita Mari – Maydayterraneo proiektua da hain zuzen ere egitasmoa.Laskorain Ikastolak, proiektua eta protagonistak ekarri nahi izan ditu ikasleengana.
Boluntarioen eta elkarteen lan eskergari eta erakundeen finantzaketari esker, AITA MARI erreskate-ontziarekin erreskate-misioak egiten dituzte Mediterraneo erdialdeko SAR eremuko uretan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik ihesi, etorkizuna izateko modu hori besterik aurkitzen ez duten pertsonen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.
Errespetua, duintasuna eta solidaritatea. Horiexek gaurkoaren hitz gakoak.
Mila esker, AITA MARI!!!