Heziketa digitala lantzeko tailerrak
Azken urteetan gero eta garrantzi handiagoa hartu dute digitalizazioak eta sare sozialen erabilpenak eta pandemiak, hau guztia areagotu du. Hau dela eta "heziketa digitalaren" beharra ezinbestekoa da eta honetan laguntzeko tailerrak izango dituzte LH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek datorren astean.
Honetaz gain, gurasoei zuzenduriko tailer bat egingo da online formatuan abenduak 16, ostegunean, arratsaldeko 17:30ean. Bertan, digitalki hezitzeko irizpideak emango dira, teknologian nola hezi azalduko da, guraso kontrolak zer diren eta sare sozialek dituzten arriskuak nola ekidin azalduko da. Tailerraren emalea Macsonrisaseko Julen Linazasoro izango da eta LH3tik gorako gurasoei zuzenduta egongo da.
Bertan parte hartzeko ondorego esteka bete eta egunean bertan online tailerrerako lotura bidaliko dizugu.
Gonbidatuak zaudete!