DBH1 eta 2koentzat irteera

Kazkabarra taldeko begiraleak, DBH 1 eta DBH 2 mailetako neska mutilentzat Pazko Asterako irteera berezi bat antolatu dute: Gipuzkoako kostako zati bat zeharkatuz, ondorengo ibilbidea proposatzen dizuegu.

Apirilak 7 asteartea               DONOSTI - ORIO

Tolosatik Donostiara joango gara autobusez.

Donostiatik, Igeldotik barrena Oriora joango gara.

Bidean, etxetik daramagun bokadiloa bazkalduko dugu.

Orioko kanpinean afaldu eta bertan, kanpin dendetan igaroko dugu gaua.

Apirilak 8 asteazkena           ORIO – ZARAUTZ - GETARIA - ZUMAIA

Orioko kanpinean gosalduko dugu.

Zarautzera  joango gara oinez. Handik, Getariako Azkizu auzora joango gara, bertan bazkalduz. Arratsaldean, Getariatik Zumaiara joango gara.

Zumaiako aterpean afalduko dugu eta bertan igaroko dugu gaua.

Apirilak  9 osteguna              ZUMAIA – ITZIAR

Zumaiako aterpean gosaldu ondoren Debako bidea hartuko dugu eta Itziarko Itsaspe kanpinera iritsiko gara.

Kanpin dendak montatu ondoren bertan afalduko dugu.

Apirilak 10         ostirala                ITZIAR – DEBA – TOLOSA

Itziarko kanpinean gosaldu ondoren, Debako bidea hartuko dugu.

Deban bazkaldu eta arratsaldea bertan igaro ondoren, Tolosara. itzuliko gara.

 

Ibilaldian zehar furgoneta bat izango dugu bidelagun. Bertan eramango dugu pisurik handiena (dendak, lo zakuak, arropa, janaria) eta norberak eramango duen motxilan eguneko bazkaria bakarrik eraman beharko dugu.

ANIMATU ETA ZATOZ GUREKIN!