Ikasleak udal foroan
Agenda 21 izenez ezagutzen zena, Agenda 30 bilakatu da, aurtengoa trantsizio urtea izanik. “Ikastetxe iraunkorra, herri iraunkorrean lelopean” Tolosaldeko ikasleek herria aztertu dute, diagnosia egin, ondorioak atera eta herri jasangarriagoa bihur dadin euren konpromisoak azaldu zituzten maiatzaren 26an udaletxeko pleno aretoan bertaratutakoei, besteak beste, Tolosako alkatea, ingurumen eta obretako zinegotzia, ingurumen teknikaria eta Tolosaldeko Ingurumen zentruko arduradunak. Zer egiteko prest dauden argi utzi ondoren, Udalari proposamenak mahai gainean jarri zizkieten.
Laskorain ikastolaren bozeramaile lanak bikain egin zituzten LH5Cko Uxue Maiza Tolosak eta DBH2Dko Aiora Perez Jauregik.
Mila esker Uxue eta Aiora Laskorain Ikastola osoaren izenean!
AURKEZPENA: diagnosi, konpromiso eta proposamenak