Skoobi plataforma
Ikasturte honetan ikasgeletan izan dezakegun egoera ezegonkorra dela eta, baliabide digital berri bat jarri dugu martxan Haur Hezkuntzan.
Skoobi plataforma aukeratu dugu eta jadanik, irakasleek formakuntza jaso dute honen erabilera ezagutzeko. Euskarri honen ezaugarri nagusiena, haurrak bere gelara sartu ahal izango dutela ordenagailu, tablet edo mugikor batetik.
Gelako txoko ezberdinak ikusgai izango dituzte eta bertan irakasleak proposamen ezberdinak txertatuko ditu. Baliabide hau, gela osoa konfinatuta dagoen kasuetan erabiliko da.