Urteko Batzarra azaroaren 25ean
Bazkide agurgarri hori:
Azaroaren 25ean, astelehena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako egoitzan (Kondeneako aldapa, 22) arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30ean)
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
- Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
- Aurreko urteko aktaren berri eman.
- Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen ordezkarien antolaketa berria
- Ekonomia:
- 2018-2019 Balantzea eta 2019-2020 aurrekontua.
- Irakaskuntza:
- 2018-2019 emaitza eta balorazioak
- 2019-2020 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
- Galdera eta eskeak
Agertzeko zailtasunak izango bazenitu, erabil ezazu beheko zatia norbaiti zure ordezkaritza emateko (bazkide bakoitzak beste baten ordezkaritza eraman dezake gehienez)
Agur bero bat.