LH 6. maila Irrisarrilanden
Ziklo amaiera guztietan bezala, LH 6. mailako ikasleek bi eguneko irteera izan dute asteartean eta asteazkenean, kasu honetan Igantzin (Nafarroa) dagoen Irrisarriland parkera. Bi egunetan hainbat aktibitate izan dituzte: zentzumenen ibilbidea, dis-golf, zalditegia, tirolina eta interpretazio ibilbidea. Gainera tarte libreetan jolastokian zeuden ohe elastikoan, ping-pong, futbolina, saskibaloia, txirristra, futbola, txiki park, rokodromo eta beste lekuetan ibiltzeko aukera izan dute. Eguraldia ez da espero bezain txarra izan, aktibitate orduetan euri gutxi egin duelako asteartean eta batere ez asteazkenean. Ederki pasatu dute parkeko instalakuntza eta aktibitateei esker.