Laskorain abesbatza Begues-en

Joan den asteburuan gure abesbatza Bartzelonako Begues herrian izan zen bertako institutuko abesbatzarekin elkartrukea burutzen, hirugarrenez. Guztira 23 ikasle izan dira bertan eta aurtengoa ere esperientzia aberasgarria izan da denentzat. 

Ostiralean irten ziren eta iluntzean bertan emanaldia izan zuten. Abesbatza bakoitzak 5-6 abesti abestu zituen eta bukaeran denek elkarrekin beste abesti bat abestu zuten. Txalo zaparrada jaso zuten gure gaztetxoek!

Larunbatean, berriz, eguna pasatzera Bartzelonara joan ziren, hirian buelta eder bat emanez. Ciudadela parkean bazkaldu eta gero berriz Beguesera itzuli ziren, han bertako gurasoek prestaturiko afari-merienda goxo bat zain baitzuten. Igandean, bazkal ondorenean abiatu ziren Tolosara.

Urrian haiek etorriko dira gurera eta hemen ere horrelako asteburu polit bat pasatzeko gogotsu egongo gara. Fins aviat!!!

​Ikus argazki eta bideoekin egindako laburpentxoa: