Ibilaldia 2019
Lekeition egingo da, Ibilaldia festa datorren igandean, Haratzago lelopean. "Haratzago, beti haratzago joan nahi izan dugulako ikastoletan, aitzindariak izan garelako sorreratik. Baina haratzago-k ez du esan nahi urrunago, sakonago baizik. Nondik gatozen ahaztu gabe, sustraiei begiratuta", azaldu du Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak.
Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako; ia osorik herrigunetik igaroko da.
Lekeitiora gerturatzeko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak.