Auzolana Sakramentinoetako patioan

Guraso ordezkarien foroetako batean landutako gaietako bat patioaren mantenua izan zen. Apirilean lehenengo saioa egin zen HH5 urteko familiekin, eta bertan aipatu zen aterpean dagoen pareta pintatu beharra, beraz hurrengo asteko saioan lan hori egiteko asmoa dugu.  

Oraingoan LH1eko gurasoen artean osatuko dugu taldea, eta eguna maiatzaren 8an izango da. Ordutegia: 15.30etik aurrera izango da, baina 15:30ean etorri ezin duenak, beranduago etor daiteke.

Patiorako proposamenak izan ezkero, guraso ordezkariari adierazi eta ea auzolanean egiteko gai garen.

Patioa guztiona denez anima zaitezten eskatzen dizuegu, eta horretarako ondorengo esteka bete mesedez.