Laskorientazioa

Tolosaldea Lanbide Heziketaren eskutik informazio saioa izan da Laskorainen DBH 4 eta Batx2ko gurasoentzat. Saio honetan Lanbide Heziketak dituen aukerez, eskaintzaz zein lanerako aukerez aritzeko aukera izan genuen. Benetan interesgarria izan zen eskualdean dugun ikastetxe honek bere eskaintza propioaz haratago, erdi eta goi mailen inguruko xehetasunak izan baitzituzten hizpide.

Gurasoek ikasleen orientazioan lagundu ahal izateko ezinbestekoa baita aukera anitzen inguruan informazioa jasotzea .

Batx2ko ikasleek ere izan dute aukera Tolosaldea Lanbide Heziketaren eskutik informazio saioa jasotzeko. Hala, Areto Nagusian bildurik, ikasleek bertatik bertara eduki dute zalantzak argitu zein erdi eta goi mailako zikloak zertan diren eta lanerako zer aukera dagoen jakiteko aukera.

Orientazioari dagokionez guztia baitator ongi.