Ikastola lilatoian

Urtero bezala Lilatoian parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Aurten 30. Lilatoia ospatuko da martxoaren 10ean eta Laskorain Ikastolarekin taldekide moduan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Jarraian informazioa:

NOIZ/NON: 2019ko martxoaren 10ean, Donostiako Boulevardean, 10:30ean.

IZEN-EMATE KUOTA: 11 €.

IZEN-EMATEA: www.lilaton.es orrian, otsailaren 26a arte. Bertan, zuen datuak sartu beharko dituzue: izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, telefonoa… taldearen izena: LASKORAIN IKASTOLA jarri. Ordainketa banku txartelaren bidez egin behar da.

DORTSALA NON JASO: martxoaren 8an (ostirala) eta 9an (larunbata) Emakumeen Etxean (Okendo kalea 9, Donostia), 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

LASTERKETA EGUNEAN: Boulevard eta Hernani kaleetako izkinan elkartuko gara (Viajes Marsans zegoen lekuan) 09:30ean, argazki batzuk atera, eta ondoren, berotze ariketak egiteko.

Gogoratu: Ikastolako kamiseta eramango dugu.( ez baduzue Anajeri eskatu egun horretarako)

 Lasterketa bukatutakoan (sari banaketa baino lehenago): Urtero bezala, udaletxe aurrean elkartuko gara, taldeko argazkia ateratzeko.

 Elkar ikusko dugulakoan,