Laskorain Ikastolako CanSat taldea aukeratu dute Espainiako txapelketarako

Laskorain Ikastolako CanSat taldea aukeratu dute  Espainiako Cansat txapelketan parte hartzeko. Aukeraketa hori estatuko 34 proiekturen artean egin da, eta gure lana lehen 10en artean geratu da. Txapelketa apirilaren 24-26 artean burutuko da Zaragozan. Esan beharra dago, aurretik Euskal Herriko txapelketa izango dugula Nafarroan, martxoaren 16an, hain zuzen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzen ari zaizkigun irakasle eta ikasle guztiei!

 

CANSAT zer den badakizue? Sartu gure webgunean hemen klik eginda eta jarrai gaitzazu Instagramen (@cansatlaskorain)!