Haur zoriontsuak ala autonomo eta seguruak?

“ HAUR ZORIONTSUAK ALA AUTONOMO ETA SEGURUAK? “ gai honen inguruan arituko da Alvaro Beñaran urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan Sakramentinoetako egoitzan.

Alvaro Beñaran,  Pedagogia Terapeutikoan lizentziatua, Psikomotrizista terapeuta eta guraso eta irakasle formatzailea da.

Honako gai hauek jorratuko ditu bere hitzaldian:

  • Haurraren garapenean autonomiak duen lekua eta garrantzia. Nola lagundu gure seme – alabei bide hau eraikitzen?
  • Haur baten ziurtasuna bermatzeko eman beharreko pausoak eta helduaren rola.
  • Nere seme-alaba zoriontsua izatea nahi dut, hau da nere helburua. Nola ulertzen dugu zoriontasuna?
  • Finean gure seme-alabak etorkizunerako prestatu behar ditugu. Zein zailtasun eta beldur ditugu haurrak hezterako garaian?

GAI HAUEKIKO IRRIKIA, ZALANTZA ETA KURIOSITATEA PIZTEN BADIZUTE HURBILDU ZAITEZ BERTAN ITXARONGO ZAITUGU

Hitzaldira etortzeko asmoa izanez gero, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.