Titirijai
Ikastolako ikasleok, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzara bitarte, herriko Titirijai astearekin gozatzeko aukera izan dugu. Egun hauetan, txotxongiloek hartu dute protagonismoa gure ikastolan, eta irudimena eta istorioak izan dira protagonista..
Adinaren arabera, emanaldiak leku desberdinetan gozatu ditugu: Lehen Hezkuntzako ikasleek Topic aretora egin dute bisita, bertan "Peter & Wendy" ikuskizunaz gozatzeko; Haur Hezkuntzako txikienek, berriz, ikastolan bertan izan dute emanaldia.
Ikasleek sormena martxan jarri eta hamaika eskulan egin dituzte, bakoitzak bere txotxongiloa sortuz. Eta gure Argitxok ere ezin izan dio tentazioari eutsi: Titirijaiz mozorrotu eta bera ere txotxongilo bihurtu zaigu!






