Orientazio saioa
Batxilergoko 2. mailako ikasleek euren etorkizun akademiko eta profesionala erabakitzeko orientazio saioetan parte hartzeko aukera izan dute azken egunotan.
Azaroaren 16an, astelehenean, Lanbide Heziketari buruzko informazio saioa eskaini zitzaien ikasleei eta euren familiei. Bertan, Osoki ikastola, Tolosaldea LH eta Fraisoroko ordezkariek euren hezkuntza eskaintza, ikasketa ibilbideak eta aukera profesionalak aurkeztu zituzten.
Bestalde, aurreko astean, ikasleek EHUren eskutik unibertsitateko orientazio saioa jaso zuten Leidorren. Saio horretan, unibertsitateko ikasketen inguruko informazioa jasotzeko eta eskaintzen diren aukerak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.
Bi saio hauek orientazio jardueren abiapuntu izan dira. Abenduan izango dute lanbide ezberdinen inguruan gehiago ezagutzeko aukera. Ea erabakiak hartzeko lagungarri zaizkien.
Eskerrik asko parte hartu duten erakunde guztiei egindako ekarpenengatik!







