Atzerrian inglesa eta frantsesa

Jakinarazten dizuegu zabalik dagoela atzerrian ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko diruz lagundutako ikastaroetarako plazak eskatzeko epea. Deialdia DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago.

Eskaerak 2026ko abenduaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira, honako esteka honen bidez:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/

Bete beharreko baldintzak deialdian agertzen dira, baina ondorengoa ezinbestekoak da:

Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (INGELESA, FRANTSESA EDO BIAK ESKA DAITEZKE), eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.

Adibidea
Ingelesa/Frantsesa 7 + kurtsoko batez bestekoa 9​ ​​= ​16.  Beka eska dezakezu.
Ingelesa/Frantsesa 8 + kurtsoko batez bestekoa 8​ =​ 16.  Beka eska dezakezu.
Ingelesa/Frantsesa 7 + kurtsoko batez bestekoa 8​ =​ 15.  Ezin duzu eskatu.
Ingelesa/Frantsesa 8 + kurtsoko batez bestekoa 7​ = ​15.  Ezin duzu eskatu.

 

Eskabidea zuek egin behar duzue, Internet bidez.

18 urte badituzu, zuk zeuk egin beharko duzu eskaera. Adinez txikia bazara, aldiz, gurasoek edo legezko tutoreek egin behar dute eskaera zure izenean. Bi modu daude:

  • Ziurtagiri digitala erabiltzeko moduan baldin baduzue (NAN elektronikoa, Izenpe txartela edo BakQ), eskaera egin eta zuzenean tramitatuko du sistemak, besterik gabe. 
  • Ziurtagiri digitala ez baduzue, eskaera bukatutakoan sistemak emango dizun dokumentua inprimatu beharko duzu eta idazkaritzara eraman SINATUTA, NANaren fotokopiarekin batera.  

 

PROZESUA

1.- Webgune honetan sartu behar duzu eta saioa hasi. Ziurtagiri digitala baldin baduzu, eskuineko menua erabili beharko duzu eta, horrela, eskabidea zuzenean tramitatuko du sistemak. Ziurtagiri digitala ez baduzu, ezkerreko menua erabili beharko duzu. Erregistratuta bazaude, saioa hasi behar duzu eta, bestela, ERREGISTRATU botoiari eman behar diozu prozesua bukatutakoan, saioa hasi behar duzu.

2.- Saioa hasi ondoren, ikaslearen datuen gainean klikatu behar duzu eta “Aukeratutako ikaslearentzat eskaera hasi” botoiari eman behar diozu. 

3.- Prozesua jarraitu behar duzu . Bertan laguntza botoia izango duzu.

4.- Bukatutakoan:

Ziurtagiri digitalarekin saioa hasi baduzu, “Eskabidea inprimakia bukatu” botoia sakatu eta kitto. 

Ez baduzu ziurtagiri digital bidez saioa hasi, “eskakizuna inprimatu” sakatu, dokumentua inprimatu, eta idazkaritzara eraman behar duzu SINATUTA, NANaren fotokopiarekin batera.