Kabitu ezinik

Laskorain Ikastolako Batx1eko ikasleak lan eta lan aritu dira kirol egokituaren eta aniztasun funtzionalaren inguruan hainbat jarduera egiten eta bizitzen, Gorputz Hezkuntzako irakasgaian.

Gaia biribiltzeko, mahai-inguru bat antolatu genuen "Kabitu Ezinik" izenekoa. Lanketa hau guztia gauzatzeko oso laguntza interesgarria eduki genuen gure artean.

Batetik, Edorta De Anta, ikasle ohia eta padel kirolariak lan istripua izan zuen eta kirol egokituaren munduan murgildu zen, askatasun sentsazioa berreskuratzeko.

Bestetik, Ibon Oregi surflaria gonbidatu genuen bere esperientzia kontatzera eta bere bizipenak azaltzera. Ibon Oregi gorputz-hezkuntzako irakaslea izan zen. Maratoi bat prestatzen ari zela istripu larri bat izan zuen 2020an; honen ondorioz, hanka bat galdu zuen. Ezkutatu eta depresioan erori ordez, indar handiagoz altxatu eta berrasmatu zen. Oregik azaldu du nola laguntzen duen kirol egokituak bizitzako erronkei aurre egiten. Jarrera positiboaren eta ahaleginaren garrantzia ere nabarmendu du.