Ziburutik

Pasa den ostegun eta ostiralean DBH 3ko zenbait ikasle eta irakasle Ikastolan Elkarteak antolatutako Ziburu-Bera orientazio eta bizikleta martxan parte hartu genuen Leioako eta Etxarriko ikastolako beste ikasle zein irakasleekin batera.

Ikastolen sareak Euskal Herri luze zabaleko euskaldunen arteko harremana sustatzeko aukera ematen digu eta horrelako irteerak helburu horretan sakontzen laguntzen dute.

Guztira 135 bat partaide izan ginen bertan ikasle eta irakasleak tarteko. Ostegunez orientazio ginkana eta ostiralez bizikleta martxa izan genuen, gaua Ziburuko Piarres Lartzabal Kolegioan egin genuen bertan ireki zizkiguten geletan.

Denetik izan genuen irteeran. Eguraldi eskasak bizikleta martxa baldintzatu bazuen ere, euria eta haizearen laguntzaz Lapurdiko kostako bideetan ia galtzerainoko esperientzia bizitzeko aukera izan genuen.

Ederra izan zen ikastola ezberdinetako ikasleak elkar laguntzen eta animatzen ikustea. Berandu baino lehen horrelako beste topaketa batean ikusteko asmoz agurtu ginen.