Errigora: dokumentala
Nafarroan "zona no vascofona" deitzen zitzaion lurreko hainbat eragilek bizi zuten egoera larriari Euskal Herri mailako erantzuna eman nahian, 2013an hainbat euskatzale elkartu eta Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria abian jarri zuten. Orduztik, euskara eta auzolanaren arteko tolaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eramuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.
Urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean burutzen ari den Euskarari Puzka kapainaren edizio berri honetan, " Sustraitik espaziora" dokumentala ikusteko aukera izango da Euskal Herriko zenbait herrietan.
Tolosan aurkezpena urriaren 27an, asteartean, izango da arratsaldeko 19:00etan Leidorren.
Ez galdu kanpaina bat barrutik ezagutzeko aukera!




