Eztigintza eta gozogintza

Urriaren 31n, Tolosa Goxua ospatuko dela eta, asteartean Eceiza gozotegiko Moira Eceiza eta Gipuzkoako Erlezain elkarteko kide den Bidatz Sasian ikastolara etorri dira LH 5. mailakoekin saio bat egitera.

Ikasleei eztigintzaren eta gozogintzaren mundua erakutsi die, elikadura jasangarriaren balioa azalduz.

Tolosako gozogileek egunean bertan egingo duten gozoaren inguruan hitz egin die, eta erleen inguruan ere asko ikasteko aukera izan dute.

Mila esker biei!