Zahar egoitzan

Aurten ere, LH2ko eta HH4ko ikasleok zahar egoitzara bisitak egiten hasi gara.

Bertan, ekintza ezberdinak egiten ditugu egoitzako lagunekin batera, une politak partekatzeko eta elkarrekin gozatzeko.

Aste honetan, akuarelerekin aritu gara, eta oso gustura ibili gara. Urtean zehar, ordea, beste hainbat jarduera ere egingo ditugu, hala nola bingora jolastu, eraikuntzak egin eta pottokiekin marrazkiak apaindu, besteak beste.

Esperientzia politak bizitzen eta belaunaldien arteko loturak indartzen jarraituko dugu.