Hasselten
Batxilergoko 1. mailako 20 ikaslek astebete ederra igaro dute Hasselten (Flandrian), ikastolak duela 12 urte baino gehiago antolatzen duen elkartrukean.
Brusela ezagutu, aire zabaleko Bokrijk museoa bisitatu, eskualdeko ekonomian ikatz meategien garrantziaz ikasi edota boloetan jolastu dute, besteak beste.
Eguraldia lagun, beste kultura bat gertutik ezagutzeko, hizkuntzak praktikatzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan dute. Guzti honetaz gain ingelesa praktikatzeko aukera ere izan dute harrera familia eta lagun berriekin.
Martxoan gure txanda izango da Hasselteko ikasleei harrera egiteko. Irrikaz gaude!




