Auzolana

Urriaren 15ean, Sakramentinoetako patioan egingo dugun auzolanean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu! Auzolana bi txandatan banatuko dugu ( 15:00-17:00 eta 17:00-19:00) eta besteak beste 2 urtekoen parke berria eta patioko garbiketa eta txukunketa lanak burutuko ditugu.

Elkarrekin lan eginez, gure ikastolako espazioak hobetzeaz gain, komunitatea ere sendotzen dugu. Une polit bat izango da elkarrekin aritzeko, ekarpenak egiteko eta, zergatik ez, tarte atsegin bat partekatzeko.

Auzolanean parte hartu nahi baduzue, galdetegi hau bete, mesedez. 

Animatu eta elkarrekin gure ikastola hobetzen jarrai dezagun.