Laskobatela

Datorren irailaren 18an, ostiralean, 18:30etan, II. ZERKAUSIA BANDERA ospatuko da Erlojupean, eta bertan izango da gure LASKOBATELA talde lehian! Batela, ikastolako bi langilek, artezkaritzako bi gurasok eta ikasle batek osatuko dute.

Hurrengo egunean, irailaren 19an, larunbatean, 11:00etan, estropadaren jarraipena izango da.

Familia eta lankide guztiak gonbidatu nahi zaituztegu gure arraunlariak animatzera eta giro apartaz gozatzera. Zuen animoak eta babesa oso garrantzitsuak dira LASKOBATELArentzat! Jantzi ikastolako kamiseta eta hurbildu zaitezte!

Aupa LASKOBATELA!