Beka eskaera 2026/27

2026/27 ikasturteko BEKA eskaera egiteko epea zabalik dago irailak 30 bitarte. Eskaera bideratzeko betebeharreko baldintzak ondoko artxiboan dituzue eskura.

2025/2026 ikasturtean beka onartu zitzaien ikasleen inprimakiak hezkuntza saileko beka ataletik emailez jaso dituzue eta bigarren orrialdean agertzen den kodearekin, zuek etxetik eskaera onartu behar dezue. 

Eskaera berria egiten duten ikasleak bi aukera dituzte:

o   On-line bidezko eskaera: gurasoak etxetik egin dezake eskaera hezkuntzako orrialdean ondorengo loturan. Ondoren dokumentua inprimitu, sinatu eta ikastolako idazkaritzara ekarri behar du.

o   Ikastolan bertan egin daiteke. Idazkariak hezkuntzako aplikazioan sartzen du eskaera. Gurasoak etorri behar du idazkaritzara NANakin eta kontu korronte zenbakiarekin. 

Informazio guztia ondorengo loturan duzue eskura.

 

Eskaera egiteko epea IRAILAREN 30ean bukatzen da. Idazkaritzako ordutegia ondorengoa da:

Irailaren 18 bitarte: goizez, 9:00 – 14:00.

Irailaren 21etik aurrera: 9:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00.

Zalantzaren bat badezue, jarri gurekin harremantetan 943697122 / 943697127 zenbakietan.

 

 

Fitxategia: