Laskorain abesbatza

Azken egun hauetan Iurramendi zahar egoitzako festak ospatzen ari dira, eta egitarauaren barruan, Laskorain abesbatzak emanaldi berezia eskaini du. Ikusleak ere bereziak izan dira: Iurramendiko egoiliarrak batetik, bestetik ikastolako 4 urteko ikasleak. 

Ekitaldi hau ikasturte osoan 4 urtekoek egin dituzten bisitei amaiera emateko modu ezin hobea izan da. Hilabete hauetan sortutako harremanek eta elkarrekin bizitako uneek belaunaldien arteko loturak sendotu dituzte, eta azken saio hau oroitzapen eder bihurtu da guztientzat.

Eskerrik asko Iurramendi zahar egoitzari eta Laskorain abesbatzari bizitako une polit hau posible egiteagatik!