Lan-deialdia

LAN-DEIALDIA

Laskorain Ikastolak 2026/2027 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzan, arlo hauek emateko profesionalak behar ditu:

1-   Artea (lanaldi osoa)

  • Arte ederretan gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.

2-   Filosofia (lanaldi osoa)

  • Filosofian gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.

3-   Matematika (lanaldi osoa + % 75eko lanaldia)

  • Matematikan gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.

4-   Diziplinarteko proiektuak, arlo zientifikoa (% 75eko lanaldia)

  • Biokimikan, bioteknologian, biomedikuntzan gradua (lehentasuna izango dute) zein ikasketa baliokideak.

5- Historia (% 87ko lanaldia)

  • Historian gradua (lehentasuna izango du) zein ikasketa baliokideak.

Lanpostu guztietarako beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan aritzeko irakaskuntza-masterra eta Euskaran C1. Ingeleseko ezagutza baloratuko da.

Oharra: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu behar dira.

Deialdian aurkezteko, bete ezazu galdetegi hau (arazorik baduzu, jar zaitez harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz). Hautagaitzak ekainaren 19an, 11:00ak arte, jasoko dira eta elkarrizketak ekainaren 22ko astean egingo dira, arratsaldez.