Udaberri dantza taldekoen

Aste honetan, Udaberri Dantza Taldeko kide batzuk gure ikastolara etorri dira beraien jarduera eta emanaldiak aurkeztera. Bisita HH4 urteko geletan egin dute, eta haurrek aukera paregabea izan dute euskal dantzen mundua gertutik ezagutzeko.

Dantzariek beraien emanaldietan erabiltzen dituzten jantzi eta osagarri batzuk ekarri dituzte, eta gure txikiek probatzeko aukera izan dute. Gainera, elkarrekin dantzan aritu dira, giro ezin hobean eta primeran pasatuz.

Ea bisita honen ondoren gure txikiak ere dantzara animatzen diren! Mila esker Udaberri Dantza Taldeko kideei bisitagatik.