Ikastolaren Eguna

Igandean ospatuko dugun Ikastolaren eguneko prestaketekin buru belarri ari gara. 

Aurten ere 1500 lagun elkartuko gara eta jadanik lan talde guztiak osatu dira (150 guraso eta lankide, eta 100 ikasle ariko gara lan ezberdinetan).

Mezu honen bidez, egitarauarekin batera zenbait ohar bidali nahi dizkizuegu:

Montajea: Nahi duen orok, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan egingo dugun montajean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Geroz eta jende gehiago, orduan eta hobe. Montaje lanen ondoren mokadutxo bat jateko aukera izango dugu.

Bizikleta ibilaldia: Gogoratu kaskoa beharrezkoa dela eta ibilaldi osoa egin nahi ez duenak, ibilaldian zehar sar daitekela.

Hamaiketakoa: Zerbait ekartzera animatu nahi zaituztegu (ez du zertan tortilla patata izan beharrik).
Hamaiketakoa ekarri dutenen artean, arratsaldean zozketa bat egingo dugu.

Jasotzea: Bazkal ondoren, aulkiak multzotan bilduta uztea eskatu nahi dizuegu. Honek, ondoren jasotze lana asko erraztuko du.

Egitaraua: 

10:30 BIZIKLETA ibilaldia

Iurre - Paper kalea - Berazubi - Nafarroa etorbidea - Foruen etorbidea - Zumalakarregi - Korreo kalea - Gorosabel kalea - San Frantzisko - Araba etorbidea - Ikastola  

11:00 HAMAIKETAKOA eta JOLASAK

          LH1-2 Ikastolaren erdiguneak

          LH3-6 Suhiltzaileen aldeko eremuan

12:00 Haur Hezkuntzako ikasleen JAIALDIA

11:15 eta 12:45 ANTZERKIA ARETO NAGUSIAN

13:30 ABESBATZA GIMNASIOAN

14:15 BAZKARIA

15:30 KAZKABARRA taldearekin JOLASAK

15:30 ZAPOTXIN pailazoa

16:15 JOLASAK

17:00 Erromeria IRATZAR taldearekin

19:00 Amaiera