Suhiltzaileen etxean
Suhiltzaileen Eskola Ekimena Gipuzkoako Suhiltzaileen Zerbitzuan sortutako hezkuntza-programa da eta Laskorain Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek parte hartu dute. Hiru xede nagusi ditu:
- Prebentziozko kultura bat hedatzea.
- Larrialdi kasuan nola jardun behar den azaltzea.
- Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzua ezagutaraztea, ikastolako hurbilen dagoen suhiltzaile etxera bisita eginez.
5.mailako ikasleentzat aukera paregabea izan da suhiltzaileek egunerokotasunean duten jarduna ezagutzeko.







