Ikastolako abesbatza
Maiatzaren 17an, 20:00etan, Orion egingo den Benito Lertxundiri eskainitako omenaldian Laskoraiin Ikastolako abesbatzak parte hartuko du.
Kontzertu berezi honetan gure ikasleek aukera izango dute Et Incarnatus Orkestrarekin batera aritzeko, baita Easo Txiki Abesbatza eta Iparralai Abesbatzarekin oholtza partekatzeko ere. Maila handiko musikari eta abesbatzekin batera kantatzea esperientzia aberasgarri eta ahaztezina izango da gure ikasleentzat.
Azken hilabeteotan lan handia egin dute entseguetan kontzertu honetarako prestatutako errepertorioa lantzen. Musikaz gain, elkarlana, elkar entzutea eta euskal kulturan hain esanguratsuak izan diren doinuak ezagutu eta lantzea izan dituzte ardatz.
Ilusioz hartu du gure abesbatzak kontzertu hau, euskal musikaren erreferente handi bati egingo zaion aitortzan ahotsa jartzeko aukera izango duelako.




