Lapurdiko gazteekin
Urteak dira Kanboko Xalbador Kolegioko eta Laskorain Ikastolako DBH 1. mailako ikasleen arteko trukea egiten dela. Ikasturte honetan ere, gurean izan ziren Kanbokoak 3 egunez udazkenean; eta lehengo asten joan ziren tolosarrak hara. Ekimen honi esker Ipar Euskal Herrikoek hegoaldeko errealitatea ezagutzeko aukera izan dute; eta alderantziz, Hego Euskal Herrikoek iparraldekoena.
Eguraldi ona lagun, aukera aparta izan da Euskal Herriaren ezagutzan sakondu, euskararen erabilera indartu, eta adin bereko gazte euskaldunekin harremanak sendotzeko.
Iganden ospatuko den Herri Urratsen berriro elkar egoteko aukera izango dute.






