Gureak
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek irteera egin dute Tolosako Apatta industriagunera, bertan dagoen GUREAK zentrua bisitatzeko.
Ikasleek aukera izan dute bertako langileekin harreman zuzena izateko eta haien eguneroko lana gertutik ezagutzeko. Gainera, GUREAKen egiten diren jarduera eta lan-dinamiken berri jaso dute, nola antolatzen diren eta zein garrantzitsua den talde-lana ulertuz. Esperientzia aberasgarria izan da.





