Zurren bidaia
Aurreko astean, 5 urteko ikasleok abentura berri bati hasiera eman genion Zabalarretan, “Zur-en bidaia” ipuinari hasiera emanez.
Txorien munduan murgildu ginen, hegan egiteko prest (nahiz eta gure besoek oraindik hego ofizialik ez izan!). Parkean, misterioz beteriko maleta bat ireki genuen eta barruan habia txiki bezain goxo bat eta ipuin magiko bat aurkitu genituen.
Ikasleen begiak plater baten moduan jarri ziren eta txoritxoen txioak baino ozenago entzun ziren “uauuuu!” oihuak. Barre artean eta jakin-mina hegan, gure bidaia hasi da… ea zein txorik kontatuko digun bere sekreturik dibertigarriena!








