Eusfamilia

Eusfamilia ekimenak emaiera ederra izan du. Bihotzez eskertu nahi diegu parte hartu duten familia guztiei, izan ere, familia hauen konpromisoari esker haur askok euskaraz bizitzeko eta entzuteko aukera paregabea izan dute.

Esperientzia honek aukera eman die haurrei euskararen errealitatea gertutik ezagutzeko eta familietan hizkuntza hori modu naturalean entzuteko. Aldi berean, euskaraz bizi diren familiek ere errealitate soziolinguistiko desberdinak ezagutzeko eta bizipen berriak partekatzeko aukera izan dute.

Horrelako topaketek elkar aberasten gaituzte eta hizkuntza zubiak eraikitzen laguntzen dute. Beraz, mila esker bihotzez parte hartu duzuen familia guztiei; zuek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako.